XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1962-eko FAO /OMS-en txostenak zera esaten zuen: Ez dugu datu zehatzik, pertsona heldu baten eguneroko Ca beharrizan minimoa determinatzeko.

Txosten honek termino berri bat finkatzen du hots: Gomendatzen den emari praktikoa, hau da pertsona gehienen beharrizanekin betetzen duen kaltzio-kantitatea; seguritate-margen bat duen dosia delarik.

Helduen kaltzio beharrizanekin betetzen duen kantitatea, 800 mgr / egun izango litzateken bitartean laktanteek eta haurrek 1500-1800 mgr / egun beharko lukete.

Fosforoa ere beharrezkoa zaigu, hezurrak eta haginak zertzeko.

Elementu honek, bestaldetik, erdibideko metabolismoan (azido fosforikoaren hainbat deribaturen eran; ATP, fosfokreatina, NAD) garrantzizko funtzioak betetzen ditu.

Kaltzio eta fosforoaren metabolismoa elkarrekin hertsiki loturik daude; fosforo eta kaltzioaren absorbaketan parte hartzen duten faktoreak berberak dira.

Fosforoa oso zabaldua dago gorputzeko fluido eta ehun guztietan.

Nagusi baten fosfemia normala, 3,5-5 mgr / 100 ml da, haurrena 5-6 mgr / 100 ml izanik.

Eguneroko fosforo-beharrizana, kaltzioarenaren doblea da gutti gora-behera.

Fosforoaren iturri garrantzizkoenak hauk dira: Esnekiak, arraultzeak arrainak, okelak.

Begetalen artean honako hauek dute neurri handienetan: Babek, azenarioek, gariak, idarrek, patatek eta platanoek.

BURDINA (Fe).

Elementu honen garrantzia bi funtzio hauetan oinharritzen da batez ere: A - Hemoglobinaren formazioan parte hartuz, Osub2-aren garraiorako beharrezkoa zaigulako.

B - Zitokromoen konponente bat delarik, mitokondrietako arnaspeneko katea osotzen duelako, zelulen barne-oxigenoa erabiltzeko beharrezkoa izanik.